XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1894'garren urte inguruak etziran onak Ipar-Amerikan.

Ekonomi krisisa etzan makala.

Langilleak lautik batek bere lanpostua galduta, eta unetik unera gogorragoa zan onein garrasia, grebak eta manifestapenak eskualde osoan ugarituz.

Onetan, erritar mugimentuaren buru zan Jakob S. Coxey'k gudaroste bat antolatu eban lanik ez eukenen artean, Washington'era zuzentzeko asmoz, lan-eskeko ibillaldi ikaragarri baten.

Emen katigatu zan London be, lanbakoen sail luzean.

Etziran eldu Kapitolio'ra.

Eta London'ek, bost aste neke-min, gose ta oiñaze artean emonik, austua ta uko egiña, itxi eban asmoa.

Ondoren, eskeko ta iñoizka lapurretan, Laterri Batuetako sortaldea zearkatu ta Kanada'n sartu zan.

Niagara Jauzietan atxilo artua izan zan alper-arlotetzat eta ogetamar eguneko espetxez zigortua.

Kalifornia'ra biurtu zan.

Ara-ona, alderrai ta giltzape egon zan bitartean, baiña, erabagi bi artu ebazan, oso garrantsitsuak bere bizitzarako: sozialista alderdian izena emon eta idazle izan.

Orduan dana zan merkantzi idatziko dau geroago; gizonak eurak be saldu ta erosi egiten ziran.

Orduan erabagi neban, aurrerantzean neure giarrak saltzea itxi ta neure adimen-emoiak saltzen asiko nintzala.

Zeozer izan naita, Berkeley Ikasgu nagusian asi zan ikasi ta ipuin batzuk, gora aundi bakoak, idazten.

Alan be, sei illabete etzitun egin Ikastetxean.

Kanada'ko Yukon'en urre-zaratea, eta bere asmo guztiak aldaturik, ara doa urre billa, 1897'an Ipar-Amerika guztitik ara joiazan millaka askorekin alkarturik.

Urte bete guztian andik ibilli jakun bizibide neketsuan.

Eta azkenez, gaixorik, eskorbut-eriz, milla arrisku alderatuaz, bizi-bizi opa izandako urre-garau billatzailea, gogaitua ta etsipenez josia, biurtu zan besteetan lez Oakland'era experientzi arlote baldarra, bear bada?.

Len-ikusian olan begitandu arren, baiña illabete areik etziran, ez, alperrekoak izan, oso probetxugarriak baiño.

London'ek ez eban urrerik aurkitu, egia da, baiña pentsamentu ta ideia askoz, oso baliotsuz, jantzita etorri zan, borborka bere adimenean, eta danen ordez oneik lagunduko eutsoen ain eder jakon literatur-bidea artzeko.

Katu Baltz eritxon aldizkari batek, ipuin izukor bat artu eutson berrogei doillar ordainduz.

Bardin egin eben beste aldizkari batzuk be.